XIXTU

KAIXO DANOII!! Hementxe ein deu guk ere interneteko mundu zabal honen barruen gure txokue. Gu ZuriƱe, Lierni, Txomin eta Ane gea. Uniko irakasle batek bialdutako lan baten aitzakiyen saiauko gea zuei gauza polittek erakusten ta gainea XIXTU BIZIYEN!! ti ta, ta arin arin! bueno ondo pasau ta batematek proposamen ideia edo bestelako zerbait baldin badauke bota lasai!!

Tuesday, October 18, 2005

TXOMIN KAFETEGIAN


- Nik paso! Kafetegira noa meriendatzera!



Alfonsori ez zaizkio gustatzen historiako klaseak, nazka-nazka eginda dago eta nahiago du kafetegiko tertulietan murgildu.

- Historiako klaseak nazkagarriak dira!



Sartu da mutila lasai-lasai kafetegira, zigarroa ahoan eta apunteak motxilan!



- Zer, klasera joateko asmorik ez??!!



- Kauen zotz!! Jooooodeeeeee! Earra marroia!!


- Banitxek etxera! Behin egingo pira eta orduan harrapatu behar...Hau kalamidadia!!




- JAJAJAJAJAJAJA!!

Monday, October 17, 2005

MASS MEDIA

Monday, October 10, 2005

KULTURA

Hilabetetako berritze-lanen ostean, Eskoriatzak badu kultur bilgune berria, Ibarraundi museoa hain zuzen ere. Beraz, jada ez dago aitzakiarik, kultura eskaintza anitzari uko egiteko.

EKONOMIA

Holako denda autentikoik gutxi geatzeie gaur egun! Hainbeste hiper-super-maxi dendakin laixter "ultramarinos" hauek desagertu eingo die. Haien aldien hauek daukeben xarmakin, nola utzikoitugu ba negozio gabe?

Wednesday, October 05, 2005

EUSKAL HERRIA

2005eko irailak 27. Txiki eta Otaegi euskal gudarien fusilamenduaren urteurrena. 3 hamarkada oso-osorik. Denbora igaro bada ere, ordea, euskal gizarteak askatasun eske darrai, egunez-egun, astez-aste, urtez-urte. Euskal herrietako txoko eta bazter orotan euskal gudariak oroitu, omendu eta kartel eta pankarta bidez aldarrikapenak lau haizetara zabalduz (irudian Eskoriatzako plaza).

KIROLA

Politikariek garraio alternatiboak bultzatzeko itxurak egin arren, irudi hauek ez dute errealitate hori adierazten. Horrenbeste kutsadura eta arazo sortzen dituzten kotxeak errepide bikainetan ibiltzen dira, eta bizikletan ibili nahi dunak bere bizitza arrixkuan jarri beharra dauka kirolik egingo badu. Earra marka!

MUNDUA


Danok lanera! Bada ta ordua birziklaitten hasteko...Gogo apur bat jarriz geo, zerbaitt lortu leke... bai ingurunia babesketia, bai zuhaitzak zainketia...Asike, danok inbiaku zerbaitt gutxi batzuk zerbaitt ez itteko...Danok birziklaittera!!!

JENDARTEA

Emakumie sartu da lan munduen, datu pozgarriye benetan. Egiye da, halare, umiek zaintzeko ia betaik gabe geldiu diela egun gurasuek. Eskerrak atton-amonai. Beayek hartu debe gaur eguneko babysitter-an lana. Dana modernizau zaixkigu ta beayek zoratzen bilobakin...